XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKARIYA.

¡Jesus-en Biyotz Doitsu! Zure neurrigabeko ontasuna orren bidegabetuba ikusi-ta ¿damuz iltzen ez naiz?.

Nere Askatzalle maitea! Ni egin eta nigatik zure odola ixurtzea gutxi balitz bezela, nigatik zure buruba egunean-egunean aldarean eskintzeko erarik somariyena asmatu zenduban, alde-aurrez ikusi ta orain Sakramentuban egiten zaizkitzun bidegabeak artzeko bidean jarriyaz.

Nere eskergabekeriak ikusi ta ¿nola ez naiz lotsaz iltzen?.

Ez geyago eskergabekeririkan! nere biyotza zure maitasunezko burni zorrotzaz zulatu.

Zure malko ta odol bikain-bikaiña neretzat alperrikakoak izan ez ditezela.

Jauna ala uste det: bada, maite etzindudanean eta Zuzaz oroitzen ez nintzanean utzi ez banazu, Zu maitatu besterik opa ez dedanean ondo artuko nazula ziur egon bear det.